Beheko Plazako labaderoaren inguruan oinezkoentzako pasabide segurua eta irisgarria egiteko lanak martxan ditu Udalak: labaderoaren atzealdetik barrena pasatuko da oinezkoentzako bidea.
Momentu hauetan, labadero barrutik pasatzeko eskailerak igotzea derrigorrezkoa da eta bestela, oinezkoek errepidetik pasatu behar dute. Irisgarritasun arazoak dituztenek edo haur-karroekin pastzeko segurtasunik ez du eskaintzen, beraz, eremuak. Lan hauekin arazoi horiei irtenbidea emango zaie.
15.935 € inbertituko ditu Udalak egokitzapen lan hauetan eta pare bat asteko iraupena izango dutela aurreikusten da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika