Bizitzeko borrokan, eraldatzeko martxan leloaren azpian mahai-inguruak, liburu aurkezpenak eta hezkidetza tailerrak, besteak beste
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaurkoa. Aurtengoan, Bizitzeko borrokan, eraldatzeko martxan leloaren baitan harilkatutako dira Udaleko Feminismo sailak, Oiartzungo Feministen Asanbladarekin elkarnean, antolatu duen egitaraua.
Bizitzak erdigunean jarri eta gizartea eraldatzea ezinbestekoa da gizarte parekidea lortzeko. Zaintza eta bizitza erdigunean jartzea da helburua. Zaintzak historikoki emakumeen gain egon dira, eta egoera hori are nabarmenago geratu da COVID19ak eragindako pandemia honetan.
Bizitzeko borrokan, eraldatzeko martxan egitaraua gaur hasiko da, Oiartzungo Feministen Asanbladak antoatu dituen ekimenekin, eta martxoa osoan, astero izango da zertaz gozatua eta hausnartua.
Liburu aurkezpen, mahai-inguru eta film emenaldiez gain, gurasoentzako hezkidetza ikastaroa antolatu du Udaleko Feminismo sailak. Hiruna orduko hiru saioa izango dira (apirilean, maiatzean eta ekainean). Izen-ematea epe motzean irekiko da (tokiak mugatuak izango direnez, izen-emateko hurrenkera errespetatuko da).
EGITARAUA:
Martxoak 8, astelehena: Oiartzungo Feministen Asanbladan antolatua:
16:30: Mural margoketa eta June Galardiren kontzertua (Ugaldetxo).
16:45: Haurrentzako ipuin kontaketa Lur Kortarekin (Abaraxka ludoteka).
18:00: Zer idazten dute emakumeek? irakurketa-tailer feminista Goiatz Labandibarrekin.
18:30: Hitzaldia: Zer izango litzateke zientzia emakumerik gabe? Maialen Galdeano eta Maria Zubiria (udaletxeko areto nagusia).
19:00: Laburmetrai emanaldia (Haurtzaro Ikastolako jantokian).
Martxoak 16, asteartea: Zaintzak: EZINbesteko eta ikusEZIN mahai-ingurua, Marina Sagastizabal eta Miren Arangurenekin (udaletxeko areto nagusia, 18:30).
Martxoak 23, asteartea: Salda bagado. Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak liburu-aurkezpena (udaletxeko areto nagusian, 18:30).
Martxoak 26, ostirala: Zinegoak LGBT Nazioarteko Jaialdian erakutsi diren film laburren emanaldia (udaletxeko areto nagusian, 18:30ean eta on-line).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika