Garmendiko dolarea Gordailuara lekualdatu da gaur

Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eman dio dohaintzan

Oiartzungo Udalak Iturriozko Garmendi baserriko XVI. mendeko dolarea dohaintzan eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuari. Gordailuan jaso dute aurrerantzean, baldintza egokietan.

1994an jaso zuen Udalak Garmendiko dolarea dohaintzan, Iragorri familiaren eskutik. Urte hauetan, udal biltegian egon da. Gaur, Ibarreko biltegitik Irungo Gordailuara eraman da.

Garmendiko dolarearen ezaugarri berezia da oso-osorik kontserbatzen dela. Gipuzkoan bakarra da.

Ondarearen kontserbaziorako leku egokia

Ondarearen inguruan Oiartzun egiten ari den lanketari esker, dolararen ondare-balioa identifikatu eta Udalak baino egokiago kontserbatzeko gaitasuna duen erakunde baten esku uztea erabaki da: Gordailua, hain zuzen ere, Gipuzkoako ondarea jasotzeko toki berezia da.

Dolarearen lekualdatzea ikusten izan dira Iosune Cousillas Kultura zinegotzia, dolarea biltegiratu zuen Joxe Kruz Ezeiza Kaxka eta Garmendiko familiako hiru senide: Josebe, Jose Inazio eta Mailu. Gordailuatik, Xabier Kerexeta eta Suberri Matelo izan dira bertan. 

Gehigarriak

Garmendiko dolarea Gordailuara lekualdatu da gaur