Gurasoentzako hezkidetza tailerra antolatu da

Izen-ematea ireki da

Gurasoentzako hezkidetza tailerra antolatu du Udalak: haurrak estereotipo eta rol sexistarik gabe heztea da hezkidetza. Edozein adinetako haurren gurasoei bideratua dago tailerra.

Hiruna orduko hiru saiok osatuko dute tailerra, apiriletik ekaina bitartean (apirilaren 16an, maiatzaren 7an eta ekainaren 18an). Ostiraletan izango dira saioak, 17:00etatik 20:00etara, udaletxeko areto nagusian. Eider Goenaga formatzailea izango da saioak gidatuko dituena.

Parte-hartzaileen kopurua mugatua denez (15 guraso), aldez aurretik izena eman beharko da. Apirilaren 13a arte izango da horretarako aukera. 

Izena emateko bi modu izango dira: aurrez aurre, udaletxeko harreran edo on-line. Izena emateko hurrenkero errespetatuko da tailerrean parte hartzeko.

Gehigarriak

Gurasoentzako hezkidetza tailerra antolatu da