Urmendi Haur Eskolan aurkezpen bilera 2020an jaiotako haurren gurasoentzako

Hilaren 24an izango da ate irekien saioa

2020an jaiotako haurren gurasoentzako aurkezpen bilera eta ate irekiak izango dira Urmendi Haur Eskolan datorren asteazkenean (hilak 24). Bilera Urmendi Haur Eskolako egoitza nagusian izango da, 17:00etan (Maria Garaiar plaza).

Urmendi Haur Eskola haur hezkuntzako 0-3 etapa eskaintzen duen udal haur eskola da. Aste honetako aurkezpen bilera 2021/2022 ikasturtean Ertainen zikloan egongo diren haurren gurasoentzako da. 

Urmendi Haur Eskolako etapa guztietan aurrematrikulazioa irekita dago apirilaren 30a arte.

Informazio gehiago nahi duenak urmendi@ouip.ikastola.eus-era idatzi edo 943 26 00 86 telefonora deitu dezake.

Gehigarriak

Urmendi Haur Eskolan aurkezpen bilera 2020an jaiotako haurren gurasoentzako