Ostiralean Zinegoak-en film laburren emanaldia izango da

Filmak on-lin eikusteko aukera ere izango da

Ostiral honetan (hilak 26) Zinegoak Bilboko gaylesbitrans Nazioarteko Zinema Jaialdian emandako film laburrak ikusteko aukera izango da udaletxeko areto nagusian (18:30ean). Tokia mugatua izango da (30 lagun), baina sarrera dohainik.

Sei film labur ikusteko aukera izango da, guztiak aurtengo zinema jaialdian erakutsi direnak. Jatorrizko bertsioan emango dira, euskarazko azpitituluekin: Leo y Álex en pleno siglo XXI; Eguna iluntzen danean; La amante; Panteres; Camille et moi eta 11:40.

Larunbatetik hilaren 30era, berriz, film labur hauek etxean on-line ikusteko aukera ere izango da. Horretarako, lotura hau erabili beharko da.

Zinegoak-eko film laburren emanaldia Udaleko Feminismo sailak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarlanean antolatu dute, sexu eta genero askatasuna ikusarazi eta errespetuzko baloreak landu asmoz.

Gehigarriak

Ostiralean Zinegoak-en film laburren emanaldia izango da