Udan 15 kirol jarduera eskainiko dira Oiartzunen

Eskualdean beste 16 egiteko aukera izango dute oiartzuarrek

Uda Kirol eskaintza izango da aurtengo udan ere. Oiartzunen, 15 kirol jarduera eskainiko dira haur, gazte eta helduentzako (4 urtez goiti).

Jarduera hauek egiteko aukera izango da Oiartzunen ekainean eta uztailean: top kirola; padel (hastapena); igeriketa; eskalada; hip hop (gazteentzat); fitness (gazteentzat); entrenamendu funtzionala; multifitness; aquagym; zumba; cycling; gimnasia erritmikoa; gimnasia akrobatikoa; lerro irristaketa eta zirko tailerra. 

Eskualdean, beste 16 jarduera 

Eskualdean (Errenteria, Lezo eta Pasaia) eskaintza osatuko da eta oiartzuarrek aukera izango dute beste herrietan eskaintzen diren jardueretan ere parte hartzeko. Beste 16 kirol jarduera gehiago izango dira aukeran (guztira, 31).

Hauexek: dantza; aquafit; nordic walking; tenis; kirol txokoa; pilota; jumpfit; judo; kenpo; skate-a; parkur eta freerun; paddle surf; piraguismoa; arrauna; BTT eta OTXE bike eskola. 

Izen-ematea, martxan

Uda Kirol jardueretan parte hartzeko izen-ematea dagoeneko martxan dago. Jardueren antolatzaileekin harremanetan jarri behar da horretarako. Oiartzuarrek, Elorsoro kiroldegian informazioa jaso dezakete (943 49 25 52).

Eskualdeko eskaintza uda osokoa izango da (irailaren 5a arte). Ondorioz, izen-ematea ere uda osoan egongo da irekita.

Hemen, informazio guztia

Oiartzungo ekintzen ANTOLATZAILEAK:

Elorsoro kiroldegia (BPXport): 943 49 25 52

Tximeleta: 943 11 63 45

Xomorro taldea: 635 757 485

Gehigarriak

Udan 15 kirol jarduera eskainiko dira Oiartzunen