Redadegeko lau kilometro erosi dituzte Udalak eta herriko eragileek

Bretoieraren aldeko lasterketa herrikoia gaur hasi da Karaezen

Redadeg, bretoieraren aldeko Korrika herrikoia hasi da gaur, Karaezen, Oiartzunen senide den Bretainiako herrian. Hilaren 29a arte Bretainia zeharkatuko dute, euren hizkuntzaren alde.

COVID19ak eraginda, aurtengoan Oiartzungo ordezkariek ezin izango dute lasterketan fisikoki parte hartu, baina bretoieraren aldeko konpromisoa beste modu batera erakutsi dute Udalak eta herriko beste hiru eragilek, Redadegeko kilometro bana erosiz. Udalaz gain, kilometro bana erosi dute Oiartzun-Karaez Senidetza Elkarteak, Haurtzaro Ikastolak eta Intxixu AEK-k.

Gehigarriak

Redadegeko lau kilometro erosi dituzte Udalak eta herriko eragileek