Udaleku irekietan matrikula egiteko epea ireki da

Udalak antolatu eta Abaraxka ludotekak kudeatuko dituen uztaileko udaleku irekietan matrikula egiteko epea irekita dago, hilaren 31 arte (astelehena). Martxoan aurrematrikula egin zuten haur guztiek izango dute matrikula egiteko aukera eta, ondorioz, uztaileko udaleku irekietan parte hartzekoa.

Bi asteko bi txandatan banatuko dira udaleku irekiak eta haurrek aukera izango dute txanda bakarrean edo bietan parte hartzeko.

Matrikularen xehetasunak

Matrikula egiterakoan ordainagiria, haurraren osasun txartelaren fotokopia, Adin Txikikoen Datu Babeserako dokumentua sinatua eta COVID19aren protokolo sinatua aurkeztu beharko dira.

Ohi bezala, familia bereko hiru haur matrikulatzen badira, deskontua izango da tasetan (haur bakoitzeko). Hauexek dira prezioak:

Normala (2 aste): 40 €.

Normala + autobusa (2 aste): 53 €

Familia bereko 3 haur (2 aste): 31 € haur bakoitza

Familia bereko 3 haur + autobusa (2 aste): 41 € haur bakoitza

Normala (4 aste): 80 €

Normala + autobusa (4 aste): 107 €

Familia bereko 3 haur (4 aste): 62,50 € haur bakoitza

Familia bereko 3 haur + autobusa (4 aste): 83 € haur bakoitza

Ordainketak Laboral Kutxako kontu korronte honetan egin behar dira: ES66-3035 0126 64 1260048216.

Ekainaren 11n udaleku irekiei buruzko guraso bilerak izango dira eta bertan emango dira beharrezko azalpenak eta egon litezkeen zalantzak argitu. Udaletxeko areto nagusian izango dira bilerak eta aforo kontuak direla eta, haur bakoitzeko guraso bakarra bertaratu ahal izango da.

Informazio gehiago:

E-maila: udalekuak.oiartzun@gmail.com

Telefonoa: 645 005 495 edo 943 50 64 12

Abaraxka ludotekan bertan: Astelehenetik ostiralera, 16:45etik 19:00etara

Ohar garrantzitsuak:

Epez kanpoko matrikularik ez da onartuko. 

Matrikula egin ondoren baja ematen bada, ez da dirurik itzuliko.

Gehigarriak

Udaleku irekietan matrikula egiteko epea ireki da