Ostegunean irekiko da Oiartzungo Turismo Bulegoa, Arizmendi-enean

Ostegunetik aurrera (uztailaren 1etik 31ra), Oiartzungo Turismo Bulegoa irekita egongo da. Kokaleku berria izango du zerbitzuak aurrerantzean: Arizmendi-enea etxean (Aialde kalea, 4).

Turismo Bulegoaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da, astelehenetik igandera. 

Turismo Bulegoak eskaintzen dituen ohiko zerbitzuez gain (Oiartzun ezagutzera datozenei informazio praktikoa ematea), udan zehar antolatu diren Kulturabirusako ekintzetarako sarrerak ere bertan banatuko dira. Herritar bakoitzak ekintza bakoitzerako bi sarrera hartzeko aukera izango du.

Tren Berdea eta San Esteban elizara bisitak, astero

Uztailean eta abuztuan, asteazkenero, Tren Berdea izango da Arditurrira. Astero, bi tren aterako dira Doneztebe plaza eta Ergoiengo meategiak lotuko dituztenak: 10:00etan eta 11:15ean.

Horrez gain, San Esteban elizan bisita gidatuak ere izango dira ostegunero, 12:00etan, Joxe Mari Mitxelenak gidatuta.

Bi esperientzia hauetako erreserbak ere Oiartzungo Turismo Bulegoaren bidez egin beharko dira.

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 49 45 21

E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus

Gehigarriak

Ostegunean irekiko da Oiartzungo Turismo Bulegoa, Arizmendi-enean