Oiartzungo Udalak Murchanteko hilketa matxista gaitzetsi du

Herriko mugimendu feministak biharko antolatutako elkarretaratzearekin bat egin du Udalak

Oiartzungo Udalak Euskal Herrian izan den azkeneko hilketa matxista salatu nahi du. Atzo Murchanten (Nafarroa) gizonezko batek labankadaz koinata hil zuen eta ordutik, desagertua dago. Aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hildako laugarren emakumea da dagoeneko.

Oiartzungo Udalak, hilketa matxista gogor gaitzesteaz gain, gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du: emakumeen bizitzak arriskuan egongo ez diren gizarte bat eraikitzen jarraituko du.

Era berean, Udalak bat egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak bihar (hilak 9) hilketa matxista hau salatzeko egingo duen elkarretaratzearekin (Doneztebe plazan, 19:30ean) eta herritarrak ere bertara gonbidatu nahi ditu, indarkeria matxistari gaitzespena erakusteko.

Udaletxeko balkoian indarkeria matxista salatzeko puntu lila jarri dago.

Gehigarriak

Oiartzungo Udalak Murchanteko hilketa matxista gaitzetsi du