Eusko Jaurlaritzak sei mioi € bideratuko ditu Oarsoaldeko gizarteratze eta laneratzen poloan
2015eko otsailean Eusko Legebiltzarrak ahobatez onartua, 2015-2017 bitartean Oarsoaldea biziberritzeko lanketa-prozesu bati ekin zitzaion, zeinetan hianbat eragilek parte hartu zuten, tartean, Oarsoaldeko lau herrietako alkateek (Jexux Leonet Oiartzungo alkatea barne). Bertan landutakoak 2018ko maiatzean aurkeztu ziren eta, besteak beste, Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eragindako eskualdeak biziberritzeko Plan Estrategiko bana diseinatzeko agindua eman zion.
Oarsoaldeari dagokionez, Plana 2019an zehar zehaztu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren koordinazioarekin, eta 2020ko urtarrilean behin betikoa aurkeztu zen, eskualdea osatzen duten lau udalerrietako ordezkari politikoen adostasunarekin. Plan honen oinarri nagusinetarikoa, Oarsoaldeko garapen sozioekonomikorako 2017-2025 Plan Estrategikoa izan da. Plan hau, Oarsoaldeko lau udalok jarri genuen martxan, Oarsoaldea Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta 100 eragile inguruk parte hartu zuten.
Orain, eskualdea biziberritzeko Plan Estrategikoan jasotako jarduera-ardatzak garatu ahal izateko ekimen zehatza martxan jarri du Eusko Jaurlaritzak: BERPIZTU. Guztira, 24 milioi € izango dira, zazpi lan-ildotan banatuko direnak.
Hain justu, Eskualdeko Plan Estrategikoan zehaztutako erronka eta ildo estrategikoetako bat da gizarteratzeko eta laneratzeko polo bat sortzea, Oarsoaldean aurrera egiteko baldintzarik zailenak dituzten eta egoera ahulenean dauden pertsona eta kolektiboak erdigunean jartzeko. 24 milioi horietako sei, eremu honetan inbertituko dira, testuinguru batean zeinetan, helburu gisa txertatzen den COVID19aren ondorioz galdutaklo enplegua berreskuratzea, eta langabezia-tasa %10etik behera kokatzea.
Programa hiru ardatzetan egituratzen da: ekonomia suspertzea, enpleguaren dinamizazioa eta zeharkako hirugarren ardatza, enpleguaren kalitatea eta genero berdintasuna.
BERPIZTU programa Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak, Alfonso Gurpegui Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze sailburuordeak, Aizpea Otaegi Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak eta eskualdeko beste alkate eta ordezkari politikoek aurkeztu zuten joan den ostiralean. Aipatgu egitasmoa Oarsoaldean duen jarduera-plana lau jarduera-ildo osagarrik osatzen dute, besteak beste:
- Badia Berri SL gizartea-enpresa finkatzea
- Gizarteratzeko eta laneratzeko berrikuntza- eta esperimentazio-gunea
- Enplegu Plan Integrala, hainbat kolektiboren beharretara egokitutako enplegu-programez osatua
- Eskualdeko Inklusio Sarea: eskualdeko inklusio sareko gizarteratze eta laneratze proiektuak
Badia Berri, lan-munduan txertatzea ahalbideratzen duen enpresa, Euskadiko garapen-agentzia batek bultzatutako lehenengo gizarteratze enpresa da, Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako udalek sustatua eta Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatua. 2005. urtean abian jarri zenetik, frogatu da oso baliagarria dela eskualdean bazterketa-egoeran edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonei laguntzeko tresna eraginkor eta garrantzitsu gisa; gaur egun, 32 pertsona daude kontratatuta, hainbat programaren bidez.
Gizarte eta laneratze poloaren baitan, gizarteratze enpresan lanpostu zuzen gehiago sortzea eta plataforma/zentro bat finkatzea izango da helburua, eskualdean gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden kolektiboen enplegagarritasuna hobetzeko lan-ingurune industrial desberdinak ezarri ahal izateko.
Bestaldea, berrikuntza- eta esperimentazio-zentro bat sortzea aurreikusi da, Euskadin erreferentziazko espazio bat eskaintzeko, enpleguko eta gizarteratzeko eta laneratzeko politika publikoak esperimentatzeko.
Zentro horrek zerbitzu publikoak eta gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuak bilduko ditu, erabiltzaileei beren enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko;
- Zerbitzu integrala banakako eta taldekako orientazio-jarduerekin, informazioa, banakako diagnostikoa, aholkularitza eta laguntza lan-trantsizio guztietan
- Lanbide-trebakuntzarako guneak prestatuko dira, banakako nahiz taldeko prestakuntzarako aukerak emanez; horrez gain, eremu fisiko egonkor bat egokituko da, non, tutoretzapeko eremu, espazio teknologiko, eremu analogiko eta kontsulta-eremu batzuen bidez, lana bilatzeko prozesuan dauden pertsonen eskura jarriko den
- Enplegu-programen berariazko programak eta deialdiak, enpresekin, toki erakundeekin eta Lanbide Heziketako ikastetxeekin lankidetzan
- Elkargune bat izango da, lan-taldeak sustatuko dituena, eskualdean errotuta dauden eta gizartzeratzeko eta laneratzeko ekimenak garatzen dituzten erakunde eta erakundeetako teknikariek osatua
- Horrez gain, gizarteratzeko eta laneratzeko baliabideen eskualdeko maparen plataforma partekatu eta eguneratu bat geratuko da; enpresen eta enplegu-eskatzaileen arteko topaguneak erraztuko dituzten jarduerak eginez
Bestalde, Enplegu Integraleko Plana enpleguko eta gizarteratzeko eta laneratzeko hainbat programaz osatua dago, besteak beste, kontratazio publiko eta pribatuko programez, egoera ahulenean dauden kolektiboen enplegua eta enplegagarritasuna hobetzeko. Gainera, kontratazio publikoko postuetan egingo dituzten funtzioek espazio publikoak modernizatzen lagunduko dute, horrela hiriguneak berreskuratu eta zaharberritzea, berdeguneak mantentzea, azpiegitura berriak edo daudenak mantentzea, eta abar, eskualdean bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetuz. Beste mota bateko kontratazioak ere egingo dira beste eremu batzuetan, eta kontratatutako pertsonei laguntzeko sistema bat ezarriko da prozesu osoan zehar. Jarduketak udal taldeekin koordinatuko dira beharrak identifikatzeko, eta lan eskaintzak Enplegu Zerbitzu Publikoarekin koordinaturik kudeatuko dira.
Kontratazio pribatuko programanen bidez, aldiz, langabeek lan-merkatuan sartzeko dituzten aukerak hobetuko dira lan-merkatu arruntean izandako lan-esperientzien bidez, eta enpresei lagunduko zaie beren lehiakortasuna eta merkatuko kokapena hobetuko duten negozio-aukerak aurkitzen.
Koronabirusaren krisian ondorioetati suspertzeko, funtsezkoa izango da norberaren konturako enplegua sustatzea, eskualdean enpresa berriak abian jarriz, eta, bereziki, lurraldeko estrategikotzat jotzen diren eremuetan (ekonomia sortzailea, ekonomia urdina, ekonomia zirkularra, zilar-koloreko ekonomia, nekazaritzako elikagaiak). Horretarako, aholkularitza eta laguntza tekniko egokia erraztuko da, abian jartzea bultzatzeko. Era berean, giltzarri izango dira eraldaketa energetiko, digital eta teknologikoaren arloan enplegua bultzatzeko proiektuak.
Bestalde, hiru prestakuntza- eta enplegu-proiektu garatuko dira Diru-sarrerak Bermatzeko Errentearen titular edo onuradunentzat eta/edo gizarteratzeko eta laneratzeko dispositiboko parte-hartzaileentzat, gizarteratzeko plan pertsonalak diagnostikatu eta garatzeko.
Azkenik, Oarsoaldeko Eskualdeko Inklusio Saretik, Gipuzkoako Foru Aldundiak duela bi urte bultzatutako saretik, Oarsoaldea Garapen Agentziak bi mahaiz osatutako eskualdeko inklusio-sarea landu eta ehundu du; alde batetik, erakundeen mahaia, non 3. sektoreko erakundeek, prestakuntza-erakundeek, elkarteek eta abarrek parte hartzen duten. Bestetik, erakundeen arteko mahaia, udalek (beren gizarte-zerbitzuek ordezkatuta, garapen agentziaz gain), Lanbidek eta Aldundiak osatua.
Eskualdeko inklusio-sarearen helburua bazterketa-arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea sustatzea da, eskaintzen zaizkien programen, zerbitzuen eta baliabideen eraginkortasuna hobetuz, eremu horretan dauden zailtasunak aztertuz eta horiek gainditzeko ekintzak eta estrategiak artikulatuz.
BERPIZTuren bidez baliabide gehiago bideratuko dira arestian aipatutako sarea osatzen duten erakundeek diseina ditzaketen proiektuetarako, egoera ahulenean daudenen egoera hobetzeko helburuarekin; 30 urtetik beherako eta kualifikazio txikiko gazteak, iraupen luzeko langabeak, langabezian dauden 45 urtetik gorako pertsonak, indarkeria matxistaren biktima diren eta/edo jabekuntza-prozesuetan dauden emakumeak, kualifikazio gutxiko edo gabeko pertsonak, eta bazterketa-egoeran edo bazterketa-arriskuan daudenak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika