Santusene eta Elorrondo kaleetako obrak direla eta, datorren astean kale mozketak egongo dira

Irailaren 1ean eta 2an Santusene eta Elorrondoko kaleetako obretan asfaltatze lanak egingo dituzte. Asfaltatze lanak irauten duten egunetan trafiko aldaketak, mozketak eta itxaronaldiak egongo dira, eta horregatik, egun horietan bertako bizilagunek garajeetan dituzten kotxeak obra eremutik kanpo aparkatzea gomendatzen da.

Autobusek ere ibilaldia aldatuko dute eta zenbait geltoki kendu eta beste batzuk lekuz aldatuko dira. Aldaketa hauen berri autobus eta geltokietan emango dira.