Ondarearen jardunaldiak inklusioa ardatz hartuta datoz aurtengoan

Irailetik azaroa arte izango dira ekimenak

Ondare Jardunaldiak izango dira aurten ere gurean. Aurreko larunbatean, Artikutzako trenaren ibilbidea ezagutzeko ibilaldia izan zen lehenengoa eta azaroa  bitarte, beste lau ekimenek osatuko dute Oiartzungo jardunaldia.

Europako Ondarearen Jardunaldien baitan kokatuta daude antolatutako ekintzak. Aurten, inklusibitatea da ardatza, baita Oiartzunen antolatu diren ekintzetan ere. Horrekin lotuta dago jardunaldien izenburua bera: Guztion ondarea, denok parte!

Udalak, Ondarearen Mahaiak eta eragileek osatuko dute egitaraua, elkarlanean.

Antoaltutako ekintzetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da turismoa@oarsoaldea.eus-era idatzita edo 943 49 45 21 telefonora deituta.

EGITARAUA:

Irailak 11, larunbata: Oiartzungo kaskotik bisita gidatua (Doneztebe plaza, 11:00. Dohainik).

Irailak 25, larunbata: 

- Gogoratu dezagun elkarrekin! (Petra Lekuona zaharren egoitzan).

- Musika jo, entzun... eta sentitu! (Soinuenean, 11:00. Sarrera: 5 euro).

Urriak 16, larunbata: Musika jo, entzun... eta sentitu! (Soinuenean, 11:00. Sarrera: 5 euro)

Azaroak 19-20-21, ostiraletik igandera: Herri Musikaren 19. jardunaldiak.

Gehigarriak

Ondarearen jardunaldiak inklusioa ardatz hartuta datoz aurtengoan