Abenduko zubian, etorri Arditurrira

Euskal Herrian txoko ezezagun asko ditugu; horien artean, Arditurriko meategia. Herritar asko noizbait kobazulo batean sartu da, baina ez meategian, are gutxiago etxetik hain gertu.

Horrexegatik, abenduko zubian aukera bikaina da Arditurriko meategi honek duen xarma ezagutzeko. Hona hemen parketxearen ordutegia datozen egun horietarako:

Abenduarek 3, 4, 5, 6 eta 8an: 10:00etatik 14:00etara.

Bideo erromatar berria ikusgai

Abenduko lehen asteburua bideo labur bat estreinatzeko aprobetxatuko dugu; bisitari guztientzat Arditurri 3 galeria erromatarraren bideoa jarriko dugu. 

Abenduak 6ko tren eskaintza

Trenez hurbildu nahi dutenek ere izango dute aukera. Izan ere, abenduaren 6an Arditurrira trenez hurbiltzeko aurtengo azken aukera izango da. 

Trena Pagoaldea poligonotik (Ergoien) abiatuko da, bidean Aiako Harriko Natura Parkean murgilduz. Hautatzen den bisitaren arabera tren ordutegi bat egokituko da: 

10:00, 11:00 edo 12:00 (Pagoaldetik). 

Prezioak: 

- Trena + oinarrizko bisita: 5 €

- Trena + oinarrizko bisita (<13 urte): 3 €

- Trena + sakoneko bisita: 7 €

- Trena + sakoneko bisita (<13 urte): 5 €

Aurre-erreserba derrigorrezkoa da, plaza mugatuak baitaude.

Informazio gehiagorako edo erreserba egiteko:

Telefonoa: 943 49 50 69/688 89 50 68

E-maila: arditurri@gipuzkoanatura.eus

Webgunea: www.gipuzkoanatura.eus

Gehigarriak

Abenduko zubian, etorri Arditurrira