21 puntuko gai zerrenda landuko da
Abenduko ohiko udalbatzarra izango da asteazkenean (hilak 22), 18:00etan.
21 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek. Hauxe:
1) Aurreko batzarrei dagokien akten onarpena.
2) EAEko Abiadura Handiko Trenari buruz AHTrik ez, Eguzki eta Ekologistak Martxan-en mozioa, EHBildu udal taldeak bereganatutakoa.
3) Oiartzungo Udalean aldi baterako lan-poltsak kudeatzeko araudia onartzea.
4) Giza baliabideen plan estrategikoa onartzea (aurre erretirorako pizgarriak).
5) 2021. urteko udal ondasunen inbentarioaren eguneraketa onartzea.
6) Oiartzungo lehen sektoreko proiektuak sustatzeko dirulaguntzen oinarriak onartzea eta deialdia egitea.
7) Lanbarren poligonoko Arkotz kalearen hegoaldeko ezponda egonkortzeko lanak amaitu ondoren Udalak harrera egitea.
8) Lankidetza hitzarmena sinatzea Errenteriako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo udalen artean, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako dirulaguntzen 2021 deialdiko proiektuak gauzatzeko.
9) Oiartzungo Udalaren eta Haurtzaro Ikastolaren arteko hitzarmena luzatzea.
10) Indarrean dagoen hitzarmenaren baitan, HELTA elkarteari 2021/2022 ikasturteko helduen tailerrak gauzatzeko 2021. urteko dirulaguntza onartzea.
11) Gizarte bazterketa eta ekonomia larritasun egoerei aurre egiteko norbanako eta familientzako dirulaguntzen oinarriak onartzea eta 2022. urteko deialdia egitea.
12) Zailtasunak eta adingabekoak ardurapenan dituzten familientzako laguntzen oinarriak onartzea eta 2022 urteko deialdia egitea.
13) Bidez Bide eta Bidelagun programen gauzatze gastua onartzea eta Behemendi Elkarteari ordainketa egitea.
14) Oiartzungo Udala eta Ibargain Musika Eskolaren arteko lankidetza hitzarmenaren baitan, 2021-2022 ikasturteko ordainketak onartzea eta egitea.
15) 2022an Oiartzunen aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak banatzeko oinarriak onartzea.
16) Zerga ikuskaritzetatik eratorritako udal erabakien aurka hainbat enpresek Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboan jarritako erreklamazioen epaiak gauzatzea.
17) Hainbat udal zor preskribatuak aitortzea.
18) Udal kontabilitatean alta dauden hainbat eskubide baliogabetzea.
19) Beste ekitaldietako ordainagariak baliogabetzea.
20) Beste organoen jardueraren jarraipena.
21) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika