Oiartzungo Udalak Tuterako hilketa matxista gaitzetsi du

Oiartzungo Feministen Asanbladaren elkarretaratzearekin bat egin du Udalak

Oiartzungo Udalak Euskal Herrian izan den azkeneko hilketa matxista salatu nahi du. Tuteran, 41 urteko gizonezko batek 38 urteko emaztea, Sara P.Y., hil du labankadaz. Urtea hasi besterik ez da egin eta dagoeneko Euskal Herrian indarkeria matxistagatik hildako lehenengo emakumea da.

Oiartzungo Udalak, hilketa matxista hau ere gogor gaitzesteaz gain, gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du emakumeen bizitzak arriskuan egongo ez diren gizarte bat eraikitzen jarraitzeko.

Era berean, Udalak bat egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak hilketa matxista hau salatzeko egingo duen elkarretaratzearekin eta herritarrak ere euren gaitzespena adieraztera gonbidatu nahi ditu.

Elkarretaratzea bihar izango da hilak 13, osteguna, 18:30ean Doneztebe plazan. 

Indarkeria matxista bizitzen ari diren emakume oiartzuarrentzako baliabideak eskaintzen ditu Udalak

Bide batez, gogora ekarri nahi dugu indarkeria egoera bizitzen ari diren emakume oiartzuarrek edo etxean egoera hori dutenek Oiartzungo Udaleko Gizarte zerbitzuetan hitzorduetan eskatu dezaketela.

Udalak bere baliabideak emakumeek indarkeriarekin gabeko bizitzak bizi ditzaten jartzen ditu.

Oiartzungo Gizarte zerbitzuak

Helbidea: Udaletxeko beheko solairua (Doneztebe plaza, 1)

Telefonoa: 943 49 05 52

E-maila: gizarte@oiartzun.eus

24 orduko arreta zerbitzua:

Telefonoa: 900 840 111

(Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako Eusko Jaurlaritzaren Informazio eta Arreta Zerbitzu espezializatuaren telefonoa eguneko 24 orduetan dabil urteko egun guztietan. Doakoa da eta ez du arrastorik uzten telefono-fakturan).

Larrialdiak:

112

Oiartzungo udaltzaingoa: 943 49 33 11

 

Gehigarriak

Oiartzungo Udalak Tuterako hilketa matxista gaitzetsi du