Kirol ekintzak antolatzeko laguntza ere eskatu daiteke
Oiartzungo kirol elkarte eta kluben ohiko funtzionamendu gastuetarako dirulaguntzak eskatzeko epea irekita dute gaurtik eragileek.
Martxoaren 23a arte izango da eskerak egiteko epea, era telematikoan. Udalak 54.000 € bideratuko ditu laguntza hauetara. Dirulaguntzak banatzeko irizpideak Udalaren eta UKABEren (Oiartzungo Kirol Aholku Batzordea) artean adostutakoak dira.
Oinarriak osorik, hemen.
Kirol ekintzak antolatzeko laguntza eskaerak, epe berean
Era berean, Oiartzunen kirol ekintzak edo jarduerak antolatu nahi dituzten eragileek ere dirulaguntza eskatzeko epe bera izango dute (martxoak 23). 13.000 € bideratuko ditu Udalak jarduera horietara.
Kasu honetan ere, laguntza eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira.
Oinarriak osorik, hemen.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika