Abenduaren 10eko euriteek eragindako luiziek Ergoiengo eta Gurutzeko bi eremutan kalteak eragin zituzten eta Udala konponketa lanetan ari da. Arpide bidean (Gurutze), momentu honetan lanak martxan daude -bidea itxita dago horregatik- eta Arditurriko (Ergoien) aparkaleku ondoko luizia dagoeneko konpondu da.
Guztira 21.645,69 € bideratu ditu Udalak konponketa lan hauetara: 13.241,27 € Arpide bideko lanetara eta 8.404,42 € Arditurrikoetara.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika