Oiartzun urtekarirako lanak bidaltzeko epea ireki da

Oiartzun 2022 urtekaria osatzen hasi da Urtekari Batzordea. Horrekin batera, idazlanak jasotzeko deialdia egin die herritar eta eragileei. Maiatzaren 1a izango da lanak bidaltzeko epemuga; beranduago bidalitako lanak ez dira argitaratuko.

Bidaltzen diren lanek gehienez bi orrialde eta bi argazki izango dituzte. E-mailez, kultura@oiartzun.eus helbidera bidali behar dira lanak.

Gehigarriak

Oiartzun urtekarirako lanak bidaltzeko epea ireki da