Bazterrak Txukuntzen auzolana izango da igandean Gurutzen

Udalak eta Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak bigarren auzolanerako deialdia egin dute. Hitzordua datorren igandean (hilak 24) izango da, Gurutzen. Bizardia plazan elkartuko dira 09:30ean haur eta helduak. Bukatutakoan, hamaiketakoa izango da.

Kezka baten bueltan elkartu dira Udala eta Bazterrak Txukuntzen herritar taldea: gure herriko txokoetan botata azaltzen diren hondakinek eta zikinkeriak kezkatzen ditu. "Helburua herritarrak hondakin horiek sortzen dituzten ondorioez ohartu eta gure bazterrak gehiago ez zikintzea da".

Auzolanean, auzoz auzo elkartzea da Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak eta Udalak elkarlanean egin duten proposamenaren muina: Oiartzungo auzoak aztertu eta zikinak dauden guneak elkarrekin garbitzea. 

Lehenengo saioa Elizalde auzoan egin zen apirilaren 27an. Maiatzean, Karrikan egingo da auzolana.

BAZTERRAK TXUKUNTZEN EGUTEGIA:

Apirilak 24: Gurutze

Maiatzak 15: Karrika

Ekainak 19: Ergoien

Uztailak 17: Altzibar

Irailak 18: Iturriotz

Urriak 16: Ugaldetxo

Azaroak 20: Arragua

Gehigarriak

Bazterrak Txukuntzen auzolana izango da igandean Gurutzen