Martxan da 'Euskaraz ederrago' ekimena estetika establezimenduetan

Oiartzungo 16 establezimenduk egin dute bat kanpainarekin

Urteak dira, 25 zehazki, Oarsoaldeko lau udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean ari direla.

Aurten ere lanketa berezia egingo da merkataritza sektore jakin batekin eta atzo aurkeztu zuten, hain zuzen ere, Trintxerpeko (Pasaia) Naiu estetika zentroan, 2022an Oarsoaldeko estetikako establezimenduei zuzenduko dizkieten ekimenak Josu Delgado Oiartzungo Hizkuntza Normlazio zinegotziak; Sebastian Galardi, Itturriko ordezkariak; Loreto Osa, Pasaiako Euskara zinegotziak; Eneko del Amo, Errenteriako Garapen Ekonomikoko zinegotziak; Maika Martin, Errenkoalderen zinegotziak; Maite Martin, Laurak Bateko ordezkariak eta Edurne Mitxeo, Lezokoak elkarteko ordezkariak.

'Euskaraz ederrago!' ekimena

Apirilaren 13a bitartean establezimenduekin hitz egin dugu banan bana, asmoak azaltzeko eta Euskaraz ederrago izeneko ekimenean parte har dezaten animatzeko. 

Eskualdean 46 establezimenduk egin dute bat dagoeneko kanpainarekin, ostalaritza eta merkataritza sektoreetan euskararen normalizazioa sustatzeko.

Doako eskaintza bereziak merkatarientzat 

Ekimenean parte hartzen duten estetika zentroentzako eskaintza bereziak:

- Euskaraz ederrago! leloa daraman lanpasa bana emango diete parte hartzen ari diren establezimenduei, sarreran jartzeko. 

- Urriaren 15etik aurrera estetikako establezimenduetan euskaraz egiten duten bezeroei banatzeko ispilu-orrazi sorta bana helaraziko diote parte hartzen duten establezimendu bakoitzari.

- Otsailetik hona, doako zerbitzu eskaintzaren bitartez, jendaurrean dituzten idatzi eta oharrak euskaraz jartzen lagundu diegu (itzulpenak, maketazioa, paisaia linguistikoa euskalduntzeko euskarriak, aholkularitza teknikoa...).

- Horrez gain, estetika alorreko hiztegitxoa ere banatu zaie.

Oiartzungo establezimenduak

Oiartzungo 16 estetika-establezimenduk bat egin dute Euskaraz ederrago! kanpainarekin. Hauexek: 

- Ainhoa ile-apaindegia

- Alicia estetika zentroa

- AM Etxebarria ile-apaindegia

- Eguzki ile-apaindegia

- Itziar edergintza

- Garbiñe edergintza

- Gazte Izanak ile-apaindegia

- Herkuden ile-apaindegia

- Kirikoketa ile-apaindegia eta estilismoa

- Koro ile-apaindegia

- Marelen ile-apaindegia

- Mikel ile-apaindegia

- Mirari Txurio ile-apaindegia

- Nerea Jauregi ile-apaindegia

- Txintxosta ile-apaindegia

- Yosune Blanco ile-apainketa eta estilismoa

Honen guztiaren inguruko berri oraindik ez duten establezimendu-jaberen bat balego, eta interesatuko balitzaio, bere herriko euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri besterik ez du. Honenbestez, Miguel Angel Sanchez, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, herritarrak gonbidatu nahi ditu eguneroko bizitza euskaraz egin dezaten. Hizkuntza bera erabiltzea da euskara indartzeko modurik onena.

Oiartzungo Hizkuntza Normalizazio zerbitzua:

Telefonoa: 943 49 38 42

Helbidea: Femiñene etxea. Aialde kalea, 2

Gehigarriak

Martxan da 'Euskaraz ederrago' ekimena estetika establezimenduetan