Oier Zuñigaren 'Eresia' antzezlana izango da Oiartzunen

'Geuretik sorutak'-en baitan egindako pieza da

Udalbiltzaren Geuretik sortuak egitasmoan Oier Zuñigak ondutako Eresia. Lurra arin bekizu, ama antzezlana izango da hilaren 15ean Oiartzunen (udaletxeko areto nagusian, 19:00). Gaurtik emanaldirako sarrerak salgai daude Garmendi txokolategian, 5 €ren truke. 

Oier Zuñiga iruindarraren proiektuan hiru lagun ariko dira oholtza gainean: Zuñiga bera, Belen Cruz eta Eneko Gil dantzari oiartzuarra. Bergaran egindako egonaldian sortu zuten Eresia. Lurra arin bekizu, ama pieza.

Eresia izango da Geuretik sortuak-emn baitan ondutako antzezlanen artean herrian ikusteko aukera izango dugun hirugarrena. Aurretik, Lore More konpainiaren Trapu zikinak (Oiartzunen bertan sortu zutena) eta Metrokoadroka Sormen Kolektiboaren Bidaide ikusteko aukera izan dugu.

Horrez gain, igande honetan Geuretik sortuak-en sortutako film laburrak ikusteko aukera ere izango da: Bost teilatu (udaletxeko areto nagusia, 18:30ean, dohainik). 

Gehigarriak

Oier Zuñigaren 'Eresia' antzezlana izango da Oiartzunen