Izen-ematea dagoeneko ireki da
Uda badator, eta baita Oarsoaldeko Uda Kirol eskaintza ere. Guztira, 26 jarduera eskainiko dira eskualdean, horietako 15 Oiartzunen.
Jarduera gehienak haurrei bideratuak izango dira, baina helduek ere izango dute ariketa fisikoa egiteko aukera. Jarduera bakoitzak prezio berezitua du. Oiartzunen 34,70 € eta 90,60 € artean oraindu beharko da ikastaroengatik.
Hauek dira Oiartzunen eskainiko diren jarduerak: aquagym; bike eskola; cycling; entrenamendu funtzionala; eskalada; gaztefitness; igeriketa; lerro irristaketa; multifitness; padel hastapena; top kirola; XC eta enduro udalekuak; zirko tailerra eta zumba.
Oiartzungo kasuan, ekainaren azkeneko astean hasiko dira jarduerak eta uztailean ere izango da. Izen-ematea dagoeneko irekita dago eta jarduerak martxan dauden denbora guztian zabalik egongo da. Izena emateko, antolatzaileekin jarri behar da harremanetan.
Eskualdean, aukera zabala
Oiartzuarrek gure herrian bertan eskaintzen diren jardueretan edota Errenterian, Lezon eta Pasaian eskainiko direnetan parte hartzeko aukera izango dute, beste herrietako bizilagunen baldintza berdinetan. Herri horietan Oiartzunen ere eskainiko diren jarduerez gain beste 11 egiteko aukera izango da (konbinazio, maila eta adin-tarte ezberdinekin): arrauna; dantza; gimnasia erritmikoa; judo; jumpfit; kenpo; kirol kanpusa; paddel surf-a; pilota; piraguismoa eta tenisa.
Eskualdeko eskaintza ekainaren 20an hasiko da eta iraileko lehenengo astera arte luzatuko da.
Piraguak eta stand-up paddle-ak alokatzeko aukera ere izango da udan zehar Pasai Donibanen.
Informazio osoa www.oiartzun.eus-en edo antolatatzaileekin harremanetan jarrita eskuratu daiteke.
Oiartzungo ekintzen antolatzaileak:
Elorsoro kiroldegia (BPXport): 943 49 25 52
Tximeleta: 943 11 63 42
Xomorro taldea: xomorrotaldea@gmail.com
OTXE: www.otxe.eus
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika