Autodefentsa feminista tailerra emango du Maitena Monroyk

Izen-ematea uztailaren 7a arte dago irekia.

Autodefentsa feminista tailerra antolatu du Oiartzungo Udalak, Maitena Monroy fisioterapeuta eta ekintzaile feministaren eskutik. Uztailaren 9an izango da, udaletxeko areto nagusian (09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara).

14 urte goitiko edozein emakumek parte hartu dezake saioan.

Tailerra dohainik da baina tokiak mugatuak direnez, hilaren 7a baino lehen izena eman beharko da. On-line edo udaletxean egin daiteke.

Autodefentsa feminista, defentsa pertsonala baino gehiago da. Emakumeen kontrako indarkeriari buruz ari garenean, gehienetan muturreko indarkeriarekin lotzen dugu. Izan ere, indarkeria mota sutilagoak identifikatzeko zailtasunak izan ohi dira. Autodefentsa feminista tailerretan, indarkeria matxista zer den eta nola funtzionatzen duen ulertuta, emakumeenganako indarkeriari aurre egitea errazagoa da. Autodefentsa feminista tailerretan hausnarketarako gaitasun eta trebeziak ere lantzen dira.

Gehigarriak

Autodefentsa feminista tailerra emango du Maitena Monroyk