Uztailaren 15era arte egongo da izen emateko aukera.
Irailaren 9an eta 10ean Hiru Binaka egitasmoa antolatu du herriko kulturzale talde batek, Oiartzungo Udalarekin elkarlanean. “Kulturabirusa” ekimenak aurreko bi urteetan herriko kulturgintzan utzitako arrastoari segika, helburu antzekoak ekarri nahi ditu egitasmoak plazara: uda giroan ere kultur ekitaldien aniztasuna bultzatzea, diziplinartekotasuna eta esperimentazioa, herriko kultur eragileen, sortzaileen eta kulturzaleen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzea.
Bertan parte hartu nahi duten Oiartzungo sortzaileek izena emateko aukera zabalik dute uztailaren 15era arte. Partaideek bikoteka egingo dute lan eta 20 minutuko hiru pieza sortuko dituzte, ahal dela disziplina ezberdinak uztartzen dituztenak. Bikoteak izena ematen dutenen artean osatuko dira.
Izena emateko edo informazio gehiagorako 3binaka@ni.eus helbidera idatzi behar da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika