Larunbatean hasiko dira Iturriozko festak

6 egunez festak ez du etenik izango auzoan.

Santiyutarako dena prest dute iturrioztarrek. Datozen bi aste bukaeretarako egitaraua antolatu du auzoko festa batzordeak:

UZTALLAK 23, LANBATA

16:30: Haurren eskutik eskulan tallerra festetako auzua apaintzeko. Animatu!

16.30: Truk txapelketa Iturri-Berri Elkartian.

Oharra: izen-ematia 16:30tan itxiko da.

UZTALLAK 24, IGANDIA

19:00: Lertxunan altxaera. Horrekin batea aurtengo OHOREZKO ITURRIOZTARRA izendatuko dugu ta txupinazukin aurtengo Santiyuk hasiko dia.

Jarrayan, auzoko dantzayak euskal dantzak eskeñiko ttuzte lertxunan aurrin.

Geo, Oiartzungo buruhaundiyak auzuan barrena ibilliko dia txistulayan laguntzaz.

Festai hasiyera ona mateko auzo afaya. Jana norbeak etxetik karri berko du. Batzordik tokiya ta girua jarko ttu.

Afal ostin mikro irekiya tabladoa iyotzea animatzen den guziyantzat.

UZTALLAK 25, ASTELEHENA

9:00: Goiz erestiya Oiartzungo Lartaun Txistulai Taldikin.

10:30: Santiyutako meza nagusiya, auzoko hildakun omenez Bekosoroko gurutzin.

11:00-13:00: Auzoko argazki zaharren erakusketa dorretxin.

12:30: Idi-dema: Mixiyua ta Tellerian idi parin arteko desafiyua.

17:00: Iturriozko XXX. Kronoeskalada auzuan barrena (3-15 urte). Aurtengun berrikuntza, I. Kronoskada Seniorra 18 urtetik gorako animatzen din guziyantzat.

Oharra: izen-ematia 16:00tan irikiko da.

Bertan afaltzeko aukera eongo da.

22.00: Musika emanaldiya Oiartzungo Ane Badiola Ostolaiz, Joxe Leon Amigorena Kazabon ta Irati Odriozola Zugarramurdin eskutik.

UZTALLAK 29, OSTIALA

14:00: Auzoko jubilatui bazkaya eskaiñiko zaie, hoitako batentzat orogarri ta guzi Iturri-Berri Elkartin.

16:00: Pelota partidua frontoian:

Iker Urmeneta Zabala- Antton Aranburu Anzizar

Mikel Goñi Martikorena – Gorka Mitxelena Rekarte

17:00-19:00: Auzoko argazki zaharren erakusketa dorretxin.

17:30: Ur festa (ez ahaztu bañu jantziya, txankletak ta toalla kartzia).

18:30: Txokolatada.

19:00: Pintxo-potia Txoznan ta Iturri-Berri Elkartin.

20:00: Enkartelada auzuan barrena.

Geo, bokalluk afaltzeko aukera.

22:30: KONTZERTUAK:

  • GOZO-GOZO erromei taldia
  • LOS ZOPILOTES TXIRRIAUS
  • DJ ELIZKOIAK

UZTALLAK 30, LANBATA

10:00: Bizikleta martxa Iturriozko ballaran barrena.

11:00: Zirko tallerra Xomorro taldin eskutik haurren gozameneako.

18:00: POZA Santiyutako XI. Sagardo dastaketa. Zeñena ote auzoko sagardoik onena aurten? Zuria dela uste bazu, karri 24 botilla ta auzotarrak epaituko dugu.

Oharra: sagardo botillak kartzeko epia atsaldeko 14:00tan bukatuko da. Ta norbeak arduratu berko du zerbitzaya eukitziaz!! Jai Batzordeko kidiak ez dia zerbitzatziaz arduratuko ta.

20:00: Sagardo dastaketako sari banaketa.

Bertan afaltzeko aukera egongo da.

22:30: “Luze edo motz” binakako bakarrizketa. Mirari Martiarena Iraola “Pikoketa” ta Idoia Torregarai Martija.

Geo, mozorro festa (gaia: “Fiestak”): musika, gau jolasak… izango ttugu. Ofertak ta sariyak eongo dia bertan parte hartzen dutenantzat. Horrez gain I. Bertsolari afizionatu txapelketa ospatuko dugu: bertsolari gaupasero frustatu hointzat aukera paregabia beayei zuzendutako lehenengo sariya irabazteko!!

UZTALLAK 31, IGANDIA

9:00: Goiz erestiya Oiartzungo Lartaun Txistulai Taldikin.

11:00-13:00: Auzoko argazki zaharren erakusketa dorretxin.

11:30: Tortilla txapelketa Bekosorun. Beti bezela, Jai Batzordik arrautzak, patatak, gatza, oliyua ta sua jarko ttu. Norbeak karri ber ttu zartaya ta osagayai gehitu nahi yon eozer.

Oharra: izen-ematia 11:30yak biño len in berko da.

12:30: Herri kirolak: PENTATLOIA Amalur Arbelaiz Arbelaiz, Nerea Arruti Salgado, Ioritz Gisasola Agirregabiria ta Xabier Zaldua Alberdin eskutik.

13:30: Tortilla txapelketako sari banaketa, ondoren tortillen dastaketa irikiya.

14:00: Erromeya Bekosorun. Txartelak aldez aurretik eosi ber dia uztallak 27ya biño lehen. Non? Gure Txoko tabernan, Martin harategiyan,  Pottolo janari-dendan ta Kastro tabernan.

Bazkalostin bingua.

16:00: Gaztelu puzgarriyak Bekosorun.

20:00: Bide batez trikiti taldikin dantzaldiyan hasiyera.

Geo bokallo goxuak afaltzeko aukera.

22:30: Bide batez trikiti taldikin dantzaldiyakin seittuko dugu.

23:00: Zezen suzkua.

Segidan, kalejira auzuan barrena, festai bukayera egokiya mateko.

Ta ongi bukatzeko, Bide batez trikiti taldikin dantzaldiyan jarraipena ta festan bukayera, hurrengo urteko Santiyutako falta den denbua kontatzen hasiz.

Gehigarriak

Larunbatean hasiko dira Iturriozko festak

Fitxategiak