Txapeldunei harrera egin die Oiartzungo Udalak.
Oraingoan bai. Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketako irabazi dute oiartzuarrek. Markina-Xemein izan dute aurkari Zumarragan jokatutako partidetan. 2013an ez bezala, aurten oiartzuarrek ekarri dute txapela herrira. Garaipen hau lortu duten lehen aldia da.
Oiartzungo Udalak harrera egin die txapeldunei. Enekoitz Markos kirol zinegotziak “lorpen historikoa” eta “urte osoan zehar egindako lan gogorraren emaitza” dela azpimarratu du.
Jexux Leonet alkateak Oiarpeko familia guztia zoriondu nahi izan du Udalaren eta herriaren izenean. “6 pilotarik jokatu duzue gaur Zumarragan Oiartzunen izenean baina txapen honen atzean lan handia dago”. Lorpen hau “guztiona” dela nabarmendu du: “pilotariena, egiten duzuen lana eta sakrifizioagatik; familiena, astebururo herri batetik bestera pilotariak babesten eta laguntzen egoteagatik; eta nola ez, Oiarpe elkartearena, urte hauetan guztietan egindako lan ikaragarriagatik. Gaur egun ederra eta handia da. Ikaragarria da lortu duzuena”. Alkateak bide berdinetik lanean jarraitzera animatu ditu eta “ibilbide horretan, udalaren babes osoa” izango dutela azpimarratu du.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika