Zortzi auzoak lotuko ditu orduro.
Aurtengo Xanistebanetako berrikuntza nagusia herri barruko gaueko autobus zerbitzua izango da. Xorrola berezi hau herriko zortzi auzotara iritsiko da. Festetako bost gauetan, 00:00etatik 06:00etara eskainiko du zerbitzua autobusak, orduro. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak gaueko zerbitzuetarako zehazten duen prezioa izango du (2€).
Oiartzungo udalak herriko festetan zehar mugikortasunean segurtasuna handitu nahi du horrela, alkohola kontsumitu duten pertsonek autoa ez hartzeko eta etxerako bidean emakumeen segurtasuna hobetzeko.
Ibilbidea eta geltokiak
Biblioteka ondoko autobus geltokitik abiatuko da eta herriko plazatik urrutien dauden auzoetara joango da lehenengo. Hau izango da ibilbidea:
Ohiko Xorrolak ere ordutegi zabalagoa
Ohiko Xorrolaren ordutegia ere zabalagoa izango da abuztuaren 2tik 6ra: 07:10ean hasi eta 22:40an bukatuko da (Arraguako ordutegia).
Geltokietan ere aldaketak izango dira: kale mozketak direla eta, Manuel Lekuona etorbideko (anbulatorioa) eta Yon Oñatibiako geltokiak ezabatuko dira eta Rafael Pikabea eta Landetxera (aparkaleku sarrera parera) pasatuko dira.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika