Nekazal ibilgailuen ikuspapen teknikoa egiteko aukera Oiartzunen

Irailaren 28an izango da.

Nekazal makinariaren ikuskapen teknikoa (IAT) egiteko aukera izango dute aurten Oiartzunen bertako eta inguruko herrietako nekazariek, Behemendik jakinarazi duenez.

Irailaren 28an izango da, Gaetxe (Iturriotz) udal biltegiaren ondoan jarriko den puntu mugikorrean. Beharrezkoa da aldez aurretik txanda hartzea, irungo IATra deituta (943 62 63 00).

Ikuskapen tekniko bakoitzaren prezioa 43,95€ izango da.

Azaroan 3an ere eskainiko dute IATa pasatzeko aukera.

Gehigarriak

Nekazal ibilgailuen ikuspapen teknikoa egiteko aukera Oiartzunen