HELTAk ikastaroetan onartutakoen zerrenda argitaratu du

Arazo tekniko bat dela eta, ezin izan dute beraien web gunean jarri.

Irailaren 11n bukatu izen 2022/2023 ikasturterako HELTAk antolatutako ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea.

Ehundaka pertsonek eman dute izena eta beraz, ikastaro batzuetan ez da denentzat tokirik egongo. Horregatik, onartuen zerrenda argitaratu du HELTAk. 55 urtetik gorakoek eta Oiartzunen erroldatuta daudenek lehentasuna izan dute.  

Zerrenda HELTAko web gunean jartzeko arazo teknikoak izan dituztenez, Karaez 4ko lokalean jarri dute. Beraien weba konpondu bitartean, hemen ere ikusi daiteke onartuen zerrenda.

Onartutakoen zerrenda argitaratuta, ordainketa egiteko epea ireki da. Ikastaroek 85 euroko prezioa izango dute herrikoentzat (115 euro Oiartzunen erroldatuta ez daudenentzat). Ordainketa egiterakoan behar dira. Bi  kontu hauetakoren batean egin behar da ordainketa, eta kontzeptuan izen abizenak eta ikastaroa (bere hizkiarekin) zehaztu.

  • KUTXA ES 87 2095 5060 18 1072568446
  • LABORALA ES 72 3035 0126 62 1260016390

Urriaren 3an hasiko dute ikasturtea.

Gehigarriak

HELTAk ikastaroetan onartutakoen zerrenda argitaratu du

Fitxategiak