Herriko 17 ekoizle eta artisauk parte hartuko dute.
HemenGuk, herriko ekoizleek, udazkeneko azoka antolatu dute. Larunbatean izango da, urriak 1, 10:00etatik 13:30era Doneztebe plazan. Herriko artisauak ere egongo dira.
17 ekoizle eta artisauk hartuko dute parte larunbateko azokan. Era guztietako produktuak aurkituko dituzte bertan herritarrek: barazkiak, ogia, gazta, goxoak, sagardoa, arrautzak, txakolina, pasta, artisautza produktuak…
Larunbateko deialdiaren berri emateko bideo bat ere egin dute ekoizleek. Hemen dago ikusgai.
HemenGuk Oiartzungo ekoizleen sarea da. HemenGuk azokaren helburua herriko ekoizleek egiten dutena erakustea, produktuen salmenta zuzena sustatzea eta euren arteko zein herritar kontsumitzaileekin zuzeneko harremana sortzea dira, bertako produktuak eta ekoizleak balioan jarri eta ekonomia zirkularra sortuz.
Hauek dira HemenGuk udazkeneko azokan parte hartuko duten ekoizle eta artisauak:
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika