Alternatiben Oihartzuna egunean parte hartuko du Udalak

Zaintzadi proiektuaren nondik norakoak azalduko ditu.

Urriaren 22an Alternatiben Oihartzuna eguna antolatu dute herriko eragile ezberdinek. Egun osoko egitaraua izango du, eta tartean herrian martxan dauden praktika eraldatzaile eta burujabeak partekatzeko aukera izango da.

Oiartzungo Udalak zaintza sare publiko-komunitarioa sortzeko martxan jarri duen Zaintzadi proiektua azalduko du. 12:30ean izango da, Arizmendienean.

Herriko beste esperientziak ezagutzeko aukera ere izango da:

  • OinHerri, herri hezitzailea
  • Elika, Labore, Arraztalo, elikadura burujabetzarantz
  • Zituene pasta obradore kooperatiboa, ekintzailetza eredu alternatiboak
  • Energia komunitateak, etorkizuneko eredu energetikoa eraiki
  • Kulturaren plaza bizi eta bizigarria
  • Herriko musikariak, autogestioa

Aurretik “Burujabetza edukiz jantziz” mahai ingurua ere izango da,10:30ean. Goiz osoan zehar alternatiben azoka ere antolatu dute.

Herriko produktuekin bazkaria egingo dute ondoren, elkar ezagutu eta harreman sareak sortzeko. Txartelak Miren tabernan eta Txokolategian eskuratu daitezke, 10 euroan. Arratsaldean bertso saioa eta kontzertuak izango dira.

Gehigarriak

Alternatiben Oihartzuna egunean parte hartuko du Udalak