Adin tarte guztietarako eskaintza zabala egongo da.
Urriaren 23tik 28ra, Kirol Astea izango da Oiartzunen. Aste beteko egitarau oparoa antolatu dute Oiartzungo Udalak eta Kirolaisik, herriko beste eragileekin elkarlanean. Jarduera fisikoa eta kirola sustatzea eta erdigunean jartzea du helburu ekimenak.
Kirol modalitate ezberdinak, pelikula eta dokumental emanaldiak, solasaldiak… mota ezberdinetako 14 ekintza antolatu dituzte, adin tarte guztientzat.
Aurten, gainera, nagusienei zuzendutako eskaintza berezia antolatu dute: erorketa tailerra eta gimnasia partean egiteko aukera izango dute 65 urtetik gorakoek.
Doan izango dira ekitaldi guztiak. Hala ere, plaza mugak direla eta, zenbait ekintzetan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da.
EGITARAUA:
Urriak 23, igandea:
- Urpekaritza bataioa, 9:30ean Elorsoro kiroldegian. Kiroldegiko bazkideentzat izango da eta aldez aurretik izena eman beharko da, kiroldegian betan. Antolatzailea: BPXport.
- Futbol egokituko topaketa, 10:00etan Karla Lekuona futbol zelaian. Antolatzailea: Mindara.
- Pilota egokituko topaketa, 12:00etan Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Mindara.
- Zirkeroak III zirko tailerra, 16:00etan Kontzejupean. Antolatzailea: Hegoak, erroak eta eroak.
- Zirkeroak III kabareta, 17:30ean Kontzejupean. Antolatzailea: Hegoak, erroak eta eroak.
Urriak 24, astelehena:
- Erorketa tailerra 65 urtetik gorakoentzat, 10:00etan Elorsoro kiroldegiko bilera gelan. Aldez aurretik izena eman beharko da, kiroldegian edo anbulatorioan. Antolatzailea: Abittu!
- Gimnasia erritmikoa, zatoz probatzera!, 16:30ean Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. Antolatzailea: Hiruki gimnasia.
- Agertxo pirata bideo emanaldia minbizia duten haur nerabeen alde, 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Antolatzailea: Helmugak.
Urriak 25, asteartea:
- Gimnasia akrobatikoa, zatoz probatzera!, 16:30ean Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. Antolatzailea: Hiruki gimnasia.
- Kirol profesionala eta gero, zer? solasaldia Mikel Astarloza eta Jon Belokirekin, 17:30 Labore Oarson. Antolatzailea: Labore Oarso.
Urriak 27, osteguna:
- Mendiak 1976 dokumentala, 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Antolatzailea: Girizia mendi taldea.
Urriak 28, ostirala:
- Gimnasia parkean 65 urtetik gorakoentzat, 9:30ean Elorsoro kiroldegiko sarreran. Antolatzailea: Abittu!
- Eskalada familian, 18:00etan Elorsoro kiroldegian. Aldez aurretik izena eman beharko da kiroldegian bertan. Antolatzailea: BPXport.
- Oiartzungo kirol sariaren banaketa, 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Antolatzailea: Oiartzungo Udala.