Urriaren 28an izango da.
Azken hilabeteetan Oiartzunera bizitzera etorri direnei harrera egiteko saioa antolatu dute Udaleko Hizkuntz normalizaziorako eta Ongizate sailek eta Abaraxka Udal Ludotekak. Hilaren 28an izango da, ostirala, 18:00etan Abaraxka Ludotekan.
Aurten egingo den bigarren saioa izango da (lehenengoa maiatzean egin zen), eta ordutik herrian erroldatu diren 63 bizilagun berriei parte hartzeko gonbita egin zaie.
Betitik edo aspalditik Oiartzunen bizi direnak ere gonbidatu nahi ditu Udalak saiora. Izan ere, etorriberrien parte hartzea bezain garrantzitsua da bertako herritarrena eta eragileena, harrera naturalagoa izateko.
Jakiak eta doinuak izango dira protagonista
Otordu baten bueltan elkartuko dira parte hartzaileak. Bertako eta urrutiko jakiak eta doinuak izango dira protagonista. Horretarako, partaideei norberak prestatutako zerbait ekartzeko deia egin diete antolatzaileek, Euskal Herriko eta atzerriko platerak dastatzeko.
Igandean, munduko arrozak dastatzeko aukera
Igandean Munduko Arrozak eguna ospatuko da Doneztebe Plazan. Gure eta munduko beste kulturak partekatu eta elkar ezagutzeko aukera paregabea izan ohi da gastronomia. Oiartzunen bizi garen nazio eta kultura ezberdinetako pertsonak ezagutu eta zubiak eraikitzeko aukera izango dugu, arroza oinarri hartuta.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika