Otsailean zendu zen OKEko lehendakaria.
Koldo Fernandezentzat izango da Oiartzungo Udalak ematen duen Kirol Saria.
Otsailean hil zen Oiartzun Kirol Elkarteko lehendakaria. Berrogei urtetik gora egon da kluba aurrera ateratzeko gogor lanean. 1977-1978 denboraldian haur mailako mutilen taldea entrenatzen hasi zen. Hurrengo denboraldian taldeko zuzendaritzan hasi zen, idazkari lanetan. Azken hamaika urtetan presidentea izan da.
Aitortza ekitaldia ostiralean izango da, urriak 28, 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Bere etxekoek jasoko dute saria. Ekitaldia irekia izango den arren, aforoa mugatua da.
2016. urtean hasi zen Oiartzungo Udala emaitzengatik, ibilbidearengatik edo kirolaren alde oiartzuarrek eta Oiartzunen egindako lana aitortzeko Kirol Saria ematen. 7. edizioa da hau. Aurten, ia 100 lagunek parte hartu dute Kirol Sariaren prozesuan. Guztira, 21 proposamen jaso dira. Horien artetik, herriko kirol elkarteetako ordezkariak eta Udala biltzen dituen Kirol Aholku Batzordeak Kirol Saria Koldo Fernandezentzat izatea erabaki du.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika