Urriaren 28tik azaroaren 1era bitarte izango dira.
Asteartean azaroaren 1a izango da. Jende askok ohitura izaten du egun horretan edo aurrekoetan hilerria bisitatzeko.
Horregatik, autoen joan-etorria ordenatu eta segurtasuna hobetzeko, urriaren 28 arratsaldetik (18:00) azaroaren 1 gauera bitarte (23:00) aldaketak egongo dira norabideetan:
Hilerrira autoarekin joateko Sibeluts kalea 1etik joan behar da (Ikastolatik). Sibeluts-Goizueta kaleko bidegurutzetik hilerrira ezingo da kotxearekin pasa (irteerarako bakarrik izango da noranzko hori).
Autoak aparkatzeko aukera izango dute Sibeluts kalean, goranzko erraian (Goizueta kaleako bidegurutzeaino). Beheranzkoa zirkulaziorako erabiliko da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika