Oiartzungo Udalak ere bat egin du Euskaraldiarekin

Arigune da Udala.

Azaroaren 18an hasi zen Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Hitzez ekiteko garaia dela aldarrikatu eta abenduaren 2ra bitarte, herritarren hizkuntz ohiturak aldatzea helburu izango du ekimenak.

Oiartzungo Udalak ere bat egin du Euskaraldiarekin eta arigune da. Ariguneak euskaraz hitz egiteko guneak dira; uneoro bermatzen dute euskaraz hitz egiteko aukera, bai erakundearen barruan, baita herritarrekiko harremanetan ere. Ariguneak hizkuntza-ohituren aldaketan eta euskarazko hizkuntza-praktiken gehikuntzan garrantzia berezia dute, euskara erabiltzeko gune babestuak egoteak erabilera errazten baitu.

Oiartzungo Udalak, 15 egun hauetan Ahobizi eta Belarriprest izatera animatu nahi ditu herritarrak eta urteko gainontzeko egunetan ere euskaraz bizitzera.

Gehigarriak

Oiartzungo Udalak ere bat egin du Euskaraldiarekin