Oiartzungo hizkera erabiltzeko gidaren aurkezpena egin dute

Urrats paperdendan eskuratu daiteke.

Abenduaren 3an egindako ekitaldian aurkeztu zuten Oiartzungo hizkera erabiltzeko gida. Herriko hizkeratik abiatuta, egoera formaletan oiartzuera erabiltzeko irizpideak proposatu nahi ditu: administrazioan, hezkuntzan eta komunikabideetan. Idatzian sortzen diren zalantzak eta uste okerrak argitu nahi izan dituzte, egoera bakoitzean zer eta nola erabili jakiteko.

Euskara aberastu eta gure herriko errealitatera egokitu nahi du. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak sortu du, Oiartzungo Udalarekin elkarlanean. Proposamenak eta gomendioak jasotzen ditu, baina herritarrei elkarlanerako eta ekarpenak egiteko deia egin diete sortzaileek, guztion artean tresna hau osatzen joan eta oiartzuera adostu eta arautzeko.

Urrats paperdendan eskuratu daiteke, 5 euroan.

Gehigarriak

Oiartzungo hizkera erabiltzeko gidaren aurkezpena egin dute