Udaberriko edizioan 14 ekoizlek hartuko dute parte.
Martxoaren 4an egingo da HemenGuk udaberriko azoka. 10:00etatik 13:30era bitarte, herriko 14 ekoizle eta artisauren produktuak erosteko aukera izango da Kontzejupean.
2021ean sortu zutenetik, arrakasta handia du HemenGuk eta Udalak antolatzen duten azokak. Oiartzungo ekoizleen sarea da HemenGuk. Herriko ekoizleek egiten dutena erakustea, produktuen salmenta zuzena sustatzea eta euren arteko zein herritar kontsumitzaileekin zuzeneko harremana sortzea ditu helburu.
2021ean hasi ziren Udalarekin elkarlanean urtaro bakoitzean azoka antolatzen. Ordutik indar handia hartu duen egitasmoa da eta geroz eta oiartzuar gehiago gerturatzen da herriko ekoizle eta artisauen produktuak eskutik eskura erostera.
Udaberriko azokan parte hartuko duten ekoizle eta artisauak hauek dira:
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika