Asteburuko ikuskizunetarako sarrerak berrogei minututan agortu dira

Arrakasta ikusita, Irati filmaren bigarren emanaldia antolatu du Udalak.

Berrogei minututan bukatu dira larunbat eta igandeko ekitaldietarako online salmentarako zeuden 180 sarrerak.

Oraindik leihatilan eskuratzeko aukera badagoen arren, sortutako interesa ikusirik, Irati filmaren bigarren proiekzioa antolatu du Udalak. Egun berean izango da, gaueko 22:00etan. Txartelak bihar jarriko dira salgai, martxoak 7, goizeko 10:00etan sarrerak.oiartzun.eus helbidean.

Ostegunean 17:00etatik 18:00etara ere Landetxe eraikineko leihatilan egongo da erosteko aukera. Kukai taldearen emanaldiko 60 sarrera ere gorde dira ostegunean saltzeko.

Gehigarriak

Asteburuko ikuskizunetarako sarrerak berrogei minututan agortu dira