‘HemenGuk’, geroz eta azoka arrakastatsuagoa

Hamarnaka lagun elkartu ziren udaberriko edizioan.

Herriko agendan garrantzia handia hartzen ari den hitzordua da ‘HemenGuk’ azoka. Urtaro bakoitzean herriko ekoizle eta artisauak Done Eztebe plazan elkartzen ditu eta beraien produktuak zuzenean ikusi eta erosteko aukera izaten dute oiartzuarrek.

Hamarnaka herritar hurbildu ziren larunbatean egindako udaberriko saiora. Ikusi hemen argazkiak.