Uztaileko udalekuetan izena emateko epea zabalik dago

Apirilaren 2a izango da matrikula egiteko azken eguna.

Martxoaren 20tik apirilaren 2ra egongo da irekita udalekuetan izena emateko epea. Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrentzat eskaintzeko du Oiartzungo Udalak zerbitzu hau uztailean. Abaraxka ludotekak urte osoan lantzen dituen balore hezitzaileak aintzat hartuta, ongi pasatzeko goiz pasa eskaintza zabala izaten da: jolastu, tailerrak egin, igerileku edo errekara joan eta lagunartean gozatzeko aukera izaten dute herriko gazteenek.

400 plaza eskainiko ditu aurten ere Udalak. Horregatik, Oiartzunen erroldatuta daudenek edo bertako ikastetxeetako ikasleek bakarrik eman ahal izango dute izena. Epez kanpo egindako matrikularik ez da onartuko.

Hilabete osoa edo hamabost egun

Uztailaren 3tik 29ra izango dira aurtengo udalekuak (9:30etik 13:30era). Hala ere, lehen edo bigarren hamabostaldian bakarrik joateko aukera ere eskainiko da.

Aurten lehen aldiz prezio bereziak izango dituzte gurasobakarreko familiek.

Online egin beharko da matrikula, www.gazteoiartzun.net helbidean. Bertan ikus daiteke aurkeztu beharreko dokumentazioa eta zerbitzuaren prezioa. Informazio gehiago nahi duenak bide hauek erabili ditzake: udalekuak.oiartzun@gmail.com-era idatzita edo 943 50 64 12 edo 645 005 496 telefonoetara deituta.

Gehigarriak

Uztaileko udalekuetan izena emateko epea zabalik dago