Antzerkia eta haurrentzat pelikula, aste honetan Landetxen

Sarrerak eskuratu daitezke dagoeneko.

Opor aste honetan ere egongo da Landetxen zer gozatua. Ostiralean gaztetxoenentzat ‘Nire zirkua’  filma izango da 17:00etan. Bereziki LH 4, 5 eta 6ko haurrei dago zuzendua eta nerabezaro garaian izaten diren kezkak agerian uzten ditu pelikulak. Sarrerak erosi daitezke dagoeneko udalaren webgunean, 3 euroan Ostiralean bertan 16:00etatik aurrera ere leihatilan erosteko aukera egongo da.

Zirkuko familia batean jaioa, 12 urteko Laurak bere bizitza gaztearen zati handi bat biran eman du, Bill aita bakar eta pailazo profesionalarekin. Baina, ezkutuan, bizitza tradizionalago bat amesten du. Bere ahalmen akademikoa aitortzen dion irakasle berriari esker, Laurak bere ametsa betetzea lortzen du: eskola pribatu batera joatea... Bill espiritu libreak onar dezake "bere neska txikia" beste ezpal batekoa dela?

Igandean bakarrizketa

Igandean Beatriz Egizabalen 'Magma mia' antzezlana ikusteko aukera egongo da, 19:00etan. Militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen bakarrizketa feminista honek ikusle potentzial desberdinetan gogoeta eta barreak eragitea du helburu. Sarrerak 8 euroan daude eskuragarri sarrerak.oiartzun.eus helbidean (edo igandean 18:00etatik aurrera leihatilan).

Aurreko urte amaierarako zegoen programatua ikuskizuna baina atzeratu egin behar izan zen (abenduko saiorako sarrerak iganderako balioko du).  

Gehigarriak

Antzerkia eta haurrentzat pelikula, aste honetan Landetxen