Xanistebanetan hesien zaintzan lan egiteko izena-ematea, asteazkenetik aurrera

Uztailaren 5etik 21era egongo da zabalik.

Xanistebanetan hesiak zaintzen lan egin nahi dutenek udaletxeko harreran izena eman dezakete datorren asteazkenetik aurrera: uztailaren 5etik 21era (biak barne).

Hiru baldintza bete beharko dituzte: 18 urte beteta izatea, oiartzuarra izatea eta euskarazko B2 maila edo baliokidea egiaztatzea. Batxiler edo goi-mailako lanbide heziketa ikasketak euskaraz egin dituztenek B2 euskara egiaztagiria eskatu dezakete Eusko Jaurlaritzan. Ziurtagiririk ez dutenek euskara froga egiteko aukera izango dute.

Interesatuek udaletxeko harreran eman behar dute izena.

Izena eman dutenen artean, zozketa bidez erabakiko da nortzuk ariko diren hesien zaintzan lanean. Zozketa publikoa uztailaren 26an, 15:00etan, izango da, udaletxeko areto nagusian. Bertan egon beharko dute izena eman dutenek.

Gehigarriak

Xanistebanetan hesien zaintzan lan egiteko izena-ematea, asteazkenetik aurrera