Legealdi berria antolatzeko plenoa egingo dute asteazkenean
Batzorde informatzaileak osatu eta egutegi instituzionala onartuko dute.
2023-2027 legealdian udalaren antolaketa zein izango den adosteko ezohiko plenoa egingo dute asteazken honetan (hilak 12). 18:00etan izango da bilkura, pleno aretoan. Zazpi puntu hauek izango dituzte aztergai:
- Aurreko bilkuren akten onarpena.
- Osoko bilkuren maiztasunari buruzko proposamena eta orohar egutegi instituzionala onartzea.
- Batzorde informatzaile orokorrak sortu eta osatzeko proposamena.
- Udalbatzaren eskumenekoak diren organo kolegiatuetako udalaren ordezkariak izendatzeko proposamena.
- Alkateari eta zinegotzi batzuei dedikazioa aitortzeko eta ordainsarien proposamena, behin-behineko langilearen dedikazioa eta ordainsariaren proposamena eta dedikaziorik gabeko kideen ordainketak, udalkideen kalteordainak eta udal talde politikoen diru-izendapenak.
- Kontratazio-mahaiaren eraketa (Udal Osoa denean kontratazio organoa).
- Berri ematea:
- Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena.
- Alkateordeen izendapenak.
- Batzorde Informatiboen lehendakaritza eskuordetzeak.
- Tokiko Gobernu Batzarrak eskuratutako ahalmenak.
- Zinegotzi delegatuen izendapena.
- Kontratazio-mahaiaren eraketa (Alkatea denean kontratazio organoa).
- Talde politikoen eraketa.
Gehigarriak