Martxan daude Yon Oñatibia kalea berritzeko lanak

Oinezkoentzat izango da aurrerantzean.

Doneztebe plaza eta Landetxe lotzen dituen Yon Oñatibia kalea eraldatzeko proiektua abian du Udalak. Bi toki hauen arteko lotura indartu eta hobetu nahi du, oinezkoen joan-etorria errazteko.

Bide guztia berritzeko lanak martxan daude. Espaloiak aldatu eta errepidearen kota berean egingo dira. Oinezkoentzat izango da aurrerantzean bidea. Xorrola eta taxiak bakarrik pasako dira bertatik (hor izango dute geltokia). Lorategian ere konponketak egingo dira: eserlekuak berritu, paretak txukundu eta barandak jarriko dira.

270.900 euroko aurrekontua du proiektuak eta irailerako amaituta egongo da.

Gehigarriak

Martxan daude Yon Oñatibia kalea berritzeko lanak