Gurutze eta Lanbarrenen arteko errepideko zati bat itxiko dute, konponketa lanetarako

Bi hilabetez ezingo da bertatik pasa.

Arkaleko bidearen zati bat guztiz moztuko dutela iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak, konponketa lanak egiteko. Oin-horma bat konpondu eta beste bat eraiki behar dute.

Astelehenetik aurrera ezingo da 0,500 eta 1,000 kilometro puntuen artean  pasa. Irailaren 19ra bitarte egongo da itxita eta bitartean, Gurutzetik Lanbarrenera joateko, GI-636 errepidetik (bariantetik) Arraguara joan beharko da.

Gehigarriak

Gurutze eta Lanbarrenen arteko errepideko zati bat itxiko dute, konponketa lanetarako