Azken bi mendeetako jantziak ikusgai daude Arizmendienean

Iraila bukaera arte bisitatu daiteke erakusketa.

XIX eta XX. mendeetako jantzi ezberdinen erakusketa zabalik dago Arizmendienea museoan. Garai hartako familia aberatsek erabiltzen zituzten traje, soineko eta osagarriak ezagutzeko manikiak jarri dituzte etxe museoan. Neskame eta inudeek eramaten zuten arropa ere ikusgai dago. Errenteriako Jantziaren Zentroak utzitako jantziak dira.

Kaleko arropa, jangelan erabiltzen zutena, logelakoa… Azken bi mendeetako klase altuko modaren bilakaeraren azalpenak gehitu dituzte Arizmendieneako bisita gidatuetan ere. Uztailetik irailera egongo dira ikusgai, ostiraletan (12:00etan) eta larunbat eta igandetan (10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00etan).

Gehigarriak

Azken bi mendeetako jantziak ikusgai daude Arizmendienean