Baserritar egun polita atzo
Ikusi abuztuak 4ko argazkiak.
Euriari beldurrik ez diotela erakutsi zuten atzo oiartzuarrek eta aterkia hartu eta festaz gozatzera atera ziren herritarrak. Herriko txoko ezberdinetara zabaldu zen festa. Goizean goiz Zaharren Egoitzara bisita hunkigarria egin zuten Haurtzaro Ikastolako dantzariek, trikitilariek eta Lartaun Txistulari Taldeko kideek. 270 jubilaturi bazkari goxoa eskaini zien Oiartzungo Udalak. Ederki ibili ziren Madalensoroko epelean. Eguraldi petrala izan bazen ere hamarnaka ekintza ospatu ziren. Abuztuaren 4ko irudi denak bildu ditugu hemen.
Gazteen txanda izango da gaur. 930 lagunek arrosa kolorez beteko dituzte herriko plaza eta inguruko kaleak. Inoiz egin duten bazkaririk jendetsuena izango da.
Abuztuak 5eko egitaraua:
- Goizeko 08:00etan: 41. EHIZA ZAKUR LEHIAKETA, Irastortza baserriko zelaietan. Antolatzailea: Bizardia Ehiza Taldea.
- Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
- Goizeko 09:30ean: Zabor bilketa herrian zehar, gaztetxoei eta familiei irekia.
- Goizeko 10:30ean: Zaborra bildu ondoren, hamaiketako txikia Kaskazuri Plazan. Antolatzaileak: Abaraxka, Bazterrak Txukuntzen eta Elizalde Guraso Elkartea.
- Goizeko 11:00etan: Jasotako hondakinekin, sormen tailerra: zabor erraldoi txikia Kaskazuri Plazan.
- Eguerdiko 12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolakoen eta Erraldoi Txikien kale-bueltak. Antolatzaileak: Soinuenea Fundazioa, Abaraxka, Bazterrak Txukuntzen eta Elizalde Guraso Elkartea.
- Eguerdiko 12:00etan: BERTSO JAIALDIA, txosnagunean. Jone Uria Albizuri, Jon Maia Soria, Onintza Enbeita eta Igor Elortza Aranoa. Gai-jartzaile: Ander Lizarralde. Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.
- Eguerdiko 12:30ean: KANTU KANTARI. Kantuzale den orok herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena. Denak gonbidatuta! Antolatzailea: Lartaun Abesbatza.
- Eguerdiko 13:30ean: TRIKIPOTEOA, plazatik abiatuta. Antolatzaileak: Biyurrienea.
- Eguerdiko 14:00etan: GAZTE TXUPINAZOA, plazan. Antolatzaileak: Biyurrienea.
- Eguerdiko 14:30ean: GAZTEEN BAZKARIA, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Biyurrienea.
- Arratsaldeko 16:00etan: Haur mailako banakako 23. XAKE LEHIAKETA, Madalensoron. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
- Arratsaldeko 17:00etan: TXOKO JOLASAK, Arizmendienean hasita. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
- Arratsaldeko 17:00etan: EUSKAL PILOTA EGOKITUko erakustaldia, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Mindara Elkartea.
- Arratsaldeko 18:00etan: 31. ARIN-ARIN ETA FANDANGO TXAPELKETA, gaztetxoentzat Beheko Plazan. Gipuzkoa osoko dantzariak, 14 urtetik beherako neska-mutilak, Lartaun Txistulari Taldearen doinuekin dantzan. Antolatzailea: Aldeguna Elkartea.
- Arratsaldeko 18:00etan: Elektrotxarangak gidatutako POTEOA tabernaz taberna. Jarraian, txosnagunean, JOKOAK. Antolatzaileak: Biyurrienea.
- Arratsaldeko 19:00etan Goi mailako ESKUZKO PILOTA partidak, Madalensoro pilotalekuan (antolatzailea: Oiarpe K. E.):
- Leire Galdeano-Nora Mendizabal / Maddalen Etxegarai-Itxaso Erasun
- Oier Zabaleta-Unax Landa / Oihan Etxeberria-Mikel Leonet
- Arratsaldeko 20:00etan: DANTZA BILERA, Kastroko iturrian. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
- Arratsaldeko 20:00etan: DISKO ROLLER festa, Ikastolako frontoian. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
- Gaueko 23:00etan: Dantzaldia, Done Eztebe Plazan: LAIOTZ taldearekin. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
- Gaueko 23:30ean: DJ FRESA MORANGO, Txosnagunean. Antolatzaileak: Musika Batzordea
- Gaueko 24:00etan: DJ La Fulana, Zimitiyoko txosnan. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna.
Gehigarriak